HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 4

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite, eta Ni maite nauena nire Aitak maite izango du, eta Nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio». Esan zion Judasek, ez Iskariotek, besteak baizik: «Jauna, zer dela-eta agertuko zatzaizkigu guri eta ez munduari?». Jesusek erantzun zion:

«Ni maite nauenak gordeko du nire hitza; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku. Ni maite ez nauenak, ordea, ez ditu gordetzen nire hitzak. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali nauen Aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau. Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean; hark irakatsiko dizue dena eta gogoraraziko Nik esan dizuedan guztia».

Joan 14, 21-26.

Aurreko astean hasitako Jesusen azken afariko aitorpenekin jarraitzen dugu. Jesus bere barrua husten ari da ikasleekin. Bere muinetan daramana ikasleei adierazi eta beraiei pasa nahian. Berak bizi duena beraiei biziarazi nahian. Oinak garbitu ondoren, bere izate osoa jasotzen duen keinu horren zentzu sakona haienganatu nahian.

Maitasunak ekarri nau zuengana. Maite zaituztedalako egin naiz zuen zerbitzari; zuek ere maitasun bidez ezagutu dezazuen Jainko Aita, eta horrela izan dezazuen bizia.

Maitatzeak egingo du bizileku zuengan. Aitak eta biok egingo dugu bizileku maite nauenarengan.

Oso espirituala dirudi. Eta da. Baina ez gutako norbanakoa bere barnetasunean Jainkoari dion maitasunari begira jartzeko. Maitasuna zerbitzuan agertzen da, oinak garbitzean, behartsu eta txikienekin bihotza minberatzean. Hori da Jesusen agindua eta nahia.

Aitak bidal diezagula Laguntzailea, Espiritu Santua, irakats diezagun maitatzen, Jesusi eta Aitari bizilekua prestatzen.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.