HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Apirilak 25
Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete, eta sendatu egingo dira».
Horrela mintzatu ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinaldean eseri zen. Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren Berri Ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez hitza baiesten zuela.
Markos 16, 15-20.

Gaurko ebanjelioak kristau bizitzan funtsezko alderdiak diren bidalketa eta konfidantza uztartzen ditu. Lehenengoa, kristau guztiok gure bizitzatik garatu beharreko misioari dagokio: Berri ona ezagutzera eman behar dugu bizi gareneko kontestuan eta egin behar ditugun eginkizunetan ebanjelioaren arabera biziz. Bigarrena, misio horren oinarrian dagoen konfidantzari dagokio. Misioa ez da erraza izango, baina Jauna guri laguntzeko eta indartzeko izango dugu beti.
Fedea ez da guretzat gorde behar dugun zerbait, denekin partekatu behar dugun zerbait bazik. Berri Ona ez da gordetzeko altxorra, besteekin banatzeko dohaina baizik. Jesusek gonbidatzen gaitu gure bizitzaren bidez, hitzez eta ekintzez, gaiztakeriari aurre egiteko konpromisoa hartzera, eta horrela itxaropena eta maitasuna zabaltzera gonbidatuak gara.
Jainkoak bere indarra ematen die sinesten dutenei. Honela, pasartean aipatutako seinaleek adierazten dute egindakoak giza indarraren ahalmenaren fruitua ez ezik, baita egindako horietan Jainkoaren presentzia bera lanean ari delako adierazbide ere badirela. Horrek konfiantza ematen digu, gure ahulezietan ere, Jainkoa gurekin dagoela ezagutarazten baitigu.
Azken batean, testu honek gogorarazten digu ez gaudela bakarrik gure bidean. Jesusek bidaltzen gaitu, baina gurekin egiten du bidea gure hitzak eta ekintzak indartuz, munduan bere maitasunaren lekuko izan gaitezen.
Jesusen aurrean gaurko ebanjelioa hausnartu, eta aztertu nola bizi duzun misioa, eta nola bizi beharko zenuke.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments