HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 24

Aldi hartan, juduak eztabaidan ari ziren beren artean: «Nola eman diezaguke honek bere haragia jaten?». Jesusek esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta Nik piztuko dut azken egunean. Zeren nire haragia egiazko janari baita eta nire odola egiazko edari. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena nigan dago eta Ni harengan. Bizia den Aitak bidali nau eta Ni Aitari esker bizi naiz; era berean, Ni jaten nauena niri esker biziko da. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren. Ogi honetatik jaten duena betiko biziko da». Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.

Joan 6, 52-59.

Aurreko egunetako ebanjelioek behin eta berriz gogorarazi digute Jesus giza gose-egarria kentzen duen benetako ogia dela. Gizakion benetako eta betiko biziaren nahi sakona Jesusen bidez iristen dugun Jainkoarengan aurki dezakegu. Ido beretik, gaurko pasarteak bide horretan dizipuluok Jesusekin landu behar dugun bizi-komunio intimoa azpimarratzen du. Jesusengandik jan eta edan behar dugu, hura gugan “asimilatu” (geure egin, nolabait adierazteko)  behar dugu, harekin bat izatera iritsi arte. Horrela, haren arabera eraldatuko gara, eta haren bizia partekatuko dugu; Jainkoaren seme-alabei dagokien izaera erakutsiko dugu, eta haiei dagokien bizia iritsiko dugu. Jesusi esker eta Jesusen bidez Jainko-Aitak eman digun dohaina irits dezakegu, eta dohain hori Eukaristia beti izan dezagun da. Beharbada, askotan ez dakigu ikusten Kristau bizitzarako Eukaristiak duen garrantzia. Gaurko pasarteak Eukaristian ospatzen eta bizi dugun misterioa hausnartzera eta otoitz egitera eraman gaitzake, eta horrela egin beharko genuke.

Jesusen aurrean hausnartu gaurko ebanjelioa: Nolako intimitatea duzu Jesusekin? Nola ospatzen eta bizi izaten duzu Eukaristia?

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.