HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ezin da inor nigana etorri, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu. Eta Nik piztuko dut azken egunean. Hau dio profeten liburuak: “Jainkoaren ikasle izango dira denak”. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena nigana dator. Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoagandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita. Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. Ni naiz bizia ematen duen ogia. Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia; honetatik jaten duena ez da hilko. Ni naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duena betiko biziko da. Eta Nik emango dudan ogia nire haragia da, mundua bizi dadin emana».

Joan 6, 44-51.

Betiko bizia erdiesteko, Jesusengana jo, eta bera den ogitik jan behar dugu. Horretarako, berarengan sinestu behar dugu, baina sinestea ez da hain erraza. Jesusen solaskideak Jesusengan sinesten ez duten juduak dira, eta Jesusek jarrera horren arrazoia jakinarazten digu: ez diote Aitari entzuten ezta Hark irakasten duena eureganatzen ere. Benetako fedea eta Jainkoari entzute zintzoa lotuta daude, eta azken hau behar bezala praktikatu gabe, ezin gara, Aitak erakarriak, Jesusengana iritsi. Zein izan daitezke, ordea, judu “zintzo” haiek (eta egun kristau “zintzo” askok) Jainkoari benetan entzuteko izan ditzakegun oztopoak eta itsukeriak?… Entzuten dugula sinestea, baina benetan ez entzutea izan dezakegun arazoa baita. Halakoetan izan naiteke ni? Nolakoa da nire entzutea? Nolakoa izan beharko luke?

Kristoren aurrean hausnartu egungo pasartea, eta hari eskatu Aitari entzuteko, eta Hark irakatsia  zeuregatzeko  dohaina.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.