HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Apirilak 22
Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ni naiz bizia ematen duen ogia; nigana datorrena ez da gose izango, eta nigan sinesten duena ez da behin ere egarri izango. Zuek, ordea, lehen ere esan dizuedanez, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren. Aitak niri ematen dizkidan guztiak nigana etorriko dira, eta nigana etortzen denik ez dut kanpora botako, ez bainaiz zerutik jaitsi neure nahia egitera, bidali nauenaren nahia baizik. Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere galdu, baizik eta piztu ditzadala azken egunean. Hauxe da nire Aitaren nahia: Semea ikusi eta harengan sinesten duenak izan dezala betiko bizia; eta Nik piztuko dut azken egunean».
Joan 6, 35-40.

Gaurko ebanjelioak atzokoak adierazi zituen irakaspenaren inguruan jarraitzen du: Jesus bizia ematen duen ogia da. Jesus benetako eta betiko bizia guri emateko bidalia izan da. Horixe bera da Jesusek betetzen duen Jainkoaren nahia.
Baina gaurko pasarteak ideia horiei itxaropen handiko mezu bat gehitzen die: Jesusengana hurbiltzen dena onartua izango da. Hitz hauek segurtasuna eta konfidantza eman beharko ligukete: Jainkoak ez gaitu kanpoan utziko, izan ere, beti hartuko gaitu guk haren deia onartzeko prest bagaude. Eta agintzari honen maitasun-froga edo mirari-seinale argia eman digu: Jesus bere seme maitatuaren bidalketa gu guztion alde bizia emango duena, federa irekiko garen guztiok benetako eta betiko bizia irits dezagun. Kristau aldarrikapenaren bihotzean mezu hau dugu, baina benetan honek duen garrrantziaz ohartzeko gai al gara?
Jesusen aurrean, gaurko ebanjelioaren gonbita hausnartu, eta eskatu gonbitak dituen inplikazioak ulertzeko eta haren garrantziaz benetan ohar zaitezen.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments