HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 21

Aldi hartan, jendeak esan zion Jesusi: «Zein ezaugarri egiten duzu, guk haiek ikusi eta zugan sinesteko? Zer egiten duzu? Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: “Zeruko ogia eman zien jaten”». Jesusek erantzun zien:

«Egi-egiaz diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia; nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia; zeren Jainkoaren ogia zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona baita». Orduan, haiek Jesusi: «Jauna, emaguzu beti ogi horretatik». Jesusek erantzun zien: «Ni naiz bizia ematen duen ogia; nigana datorrena ez da gose izango, eta nigan sinesten duena ez da behin ere egarri izango».

Joan 6, 30-35.

Gaurko ebanjelioak galdera garrantzitsu bat zuzentzen digu: zer eskatzen diogu Jainkoari? Jendeak seinaleak, hau da, froga ikusgarriak, ikusi nahi zituen sinesteko. Jesusek, ordea, beste maila batera eramaten du elkarrizketa, eta mirarien ikusgarritasunetik biziaren iturrira bilatzera pasatzera gonbidatzen gaitu.

Askotan guk ere seinaleak eskatzen ditugu: argitasuna, ziurtasunak, edo gure nahiak beteko dituzten erantzunak. Baina Jesusek erakusten digu Jainkoaren dohaina ez dela soilik une bateko laguntza, baizik eta bera dela benetako ogia, gure bizitza osoa elikatzen duena.

«Ni naiz bizia ematen duen ogia» esatean, Jesusek adierazten digu berarengan aurkitzen dela benetako asebetetzea. Giza bizitza desioak bultzatua da; proiektuak bideratzeko eta gauzak lortzeko desioak, alegia. Desioak Jainkoak gugan sortu duen egarriaren adierazbideak dira, baina egarri hori amatatzeko modu bakarra Jainkoarengan dago Berarentzat sortuak izan baikara. Gaurko ebanjelioak Jainkoa gure bizitzaren ogi-oinarri egitera gonbidatzen gaitu.

Jesusen aurrean pasartea kontenplatu, eta hari eskaiozu bera zure bizitzaren ogi-oinarri bihurtzeko desioa bihotzean indar diezazun.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.