HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 18

Arratsean, Jesusen ikasleak itsasora jaitsi eta, txalupara igorik, itsasoaz bestaldera abiatu ziren, Kafarnaum aldera. Iluna zen ordurako, eta artean Jesus ez zen haiengana iritsi. Haize zakarra zebilen, eta itsasoa harrotzen hasi zen. Bospasei kilometro arraunean egitean, Jesus ikusi zuten ur gainean oinez eta txalupara hurbiltzen, eta beldurrak hartu zituen. Baina hark esan zien: «Ni naiz; ez beldur izan!». Haiek txalupan hartu nahi izan zuten, baina txalupa berehala iritsi zen zihoazen tokira.

Joan 6, 16-21.

Beharbada, fededun bilatzaile finak jarraibide interesgarriak aurkitu ditzake pasarte labur bezain mamitsu honetan.

Jendearen gosea asetzeko, Jesusek sekulako gaitasuna erakutsi du mendiko pasartean; mirariaren mendian, dizipuluei (oro har, kristau fededunari) Jesus arrakastatsu agertu zaie. Dena da posible berarekin, baina, ustekabean, Jesusek leku horretatik alde egin du, desagertu da eta dizipuluak, giza historiaren itsasoan, bizitzaren ohiko zailtasunetan murgildu dira: iluntasuna, itsasoa harrotzea, haize zakarra eta dena kontra dago.

Non da Jesus?

Ziur aski, itsaso zakarretik eta iluntasunetik igaro ez den fedea ez da heldua. Iluntasunean beste Jesus bat azaltzen da eta Jesus hori ezagutzeko (onartzeko) ez da nahikoa ogia biderkatu duen Jesus arrakastatsuaren oroimena izatea; are gehiago, itsaso zakarreko Jesusek beldur ematen du. Iluntasunaren Jesus horrek ez du dizipuluen txalupan sartu nahi baina horren laguntzaz hegiarekin (baita egiarekin ere) topo egiten dute.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.