HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 16

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Goitik datorrena denen gainetik dago. Lurretik sortua lurrekoa da eta lurrekoaz mintzo da. Zerutik datorrena denen gainetik dago; ikusi eta entzun duena aitortzen du; baina haren aitormena ez du inork onartzen. Haren aitormena onartzen duenak Jainkoak egia dioela baieztatzen du. Izan ere, Jainkoak bidali zuenak Jainkoaren hitzak esaten ditu, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua. Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena. Semeagan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semeagan sinesten ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren haserrea du gainean».

Joan 3, 31-36.

Gizaki oro “benetako bizia”-ren  egarri da; benetako biziak betikotasunaren desira darama. Beharbada, egarri (desira) hori jainkozkoa da: nolabait, Jainkoaren presentziaren zeinua gutariko bakoitzarengan. Ziur aski, alferrik da egarri hori asetzea gure ahaleginekin; sarri askotan, gure ahalegin horiek, egarria kendu beharrean, lehorrago (egarberago) uzten gaituzte.

Horrenbestez, nola ase premiazko beharra baina, aldi berean, gure kabuz ase ezina dena? 

Horra hor Joanen komunitatearen intuizioa: Espirituaren dinamikan sartzea Jesus sartu zen bezala.

Lehenago, testuak aipatu du Espiritua haizea bezalakoa dela, sentitu bai, baina inork ez dakiela nondik datorren ezta nora doan ere. Nikodemo Espiritutik jaiotzera gonbidatua izan zen. Nolabait, Espiritua da Jainkoaren logikan murgiltzeko laguntzailea.

Jainkoa maitasun hutsa da “betiko bizia” dakarrena. Jesus izan zen maitasun horretaz blai geratu zen gizakia, Espirituaren komunikaziora neurririk gabe zabaldu zena. Eta horixe bera da Jesusek gizaki bakoitzari eskaintzen diguna, “betiko bizia”-ren dohaintza gozatu dezagun.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.