HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 15

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik. Harengan sinesten duena ez dago kondenatua; sinesten ez duena, berriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinetsi ez duelako. Hauxe da kondenazioaren arrazoia: argia mundura etorria dela, eta gizakiek ilunpea nahiago izan dutela argia baino, haien egiteak gaiztoak zirelako. Izan ere, gaizkia egiten duenak gorroto dio argiari, eta ez dator argira,haren egiteak agerian geldi ez daitezen. Egiaren arabera ari dena, berriz, argira dator, haren egiteak Jainkoak nahi bezala eginak direla ager dadin».

Joan 3, 16-21.

“Betiko bizia” maitasun-deklarazioa eta, aldi berean, maitasun-promesa dela ematen du: munduarekin eta gizakiarekin guztiz maiteminduta dagoen Jainkoaren deklarazioa (promesa).

Joanen komunitatean, Jainkoa maitasuna da eta maitasun hori da, hain zuzen, “betiko bizia”. Jainkoak maitatu baino ezin du egin. Maitasun eroa, zeinek Bera den (eta Berak duen) guztia eskaintzen duen: bere semea, bere argia. Nolabait, Jesus da Jainko izendaezinak luzatzen digun maitasun-gutuna.

Testu honetan, argia Izendaezinaren sinbolo iradokitzailea da. Itun Zaharreko eta ebanjelioetako zenbait pasartetan, argia eskuzabaltasunaren sinboloa da. Argia berez noranahi zabaltzen da ezer eskatu gabe; berari esker paisaia ikusten da; berari esker, lagun-hurkoaren bisaiari antzematen diogu. Argia jasotzen eta onartzen duena argitan dabil eta argi da. Argia eskuzabaltasunaren sinboloa bada, sarri askotan, iluna zikoizkeriarena da, ezer partekatu nahi ez duenaren sinboloa; agidanez, Jainkoaren ezintasuna.

Joanen tradizioan, “maitasuna”, “betiko bizia” eta “argia” sinbolo baliotsuak dira Izendaezina Jesusengan hautemateko.

Joanen komunitatearen partez, Nikodemori eta argiaren edozein bilatzaileri eskainitako argibideak.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.