HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Berriro jaio behar duzue. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin». Nikodemok galdetu zion: «Nola gerta daiteke hori?». Jesusek erantzun: «Zu maisu zara Israelen eta ez dakizu hori? Egi-egiaz diotsut: Guk dakiguna esaten dugu eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure aitormena onartzen. Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez baduzue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean? Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatuzuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten».

Joan 3, 5a. 7b-15.

Jesusek “betiko bizia” eskaini zion Nikodemori baina Nikodemo lekuz kanpo zegoen.

“Betiko bizia” esapideak mundu sinboliko joria du. “Bizia” oso esanguratsua da edozein pertsonarentzat, bai erlijiosoentzat, bai ateoentzat. Beharbada, pertsona erlijiosoaren joera da “bizia” beste mundu batekin lotzea; pertsona sekularizatuaren kasuan, berriz, “bizia” mundu materialari atxikitzen zaio. Biek ala biek “bizia” sari moduan ulertzeko joera dute, ahalegin pertsonalaren edo sozialaren fruitua. Biek ala biek “bizia” kontrolatzea bilatzen dute.

Jesusen proposamenean, “bizia” oso bitxia da: haizea bezala, kontrolaezina. Hortaz, ez da gure ahaleginaren fruitua, dohaina baizik; gure logikan sartu beharrean, beste logika batean ernaltzen da, eta ez dakigu nola; orain gertatzen ari da eta, aldi berean, betikotasunari lotzen zaio; gure bizia galtzeak –biziaz  arduratuta ez bizitzeak– dakar  benetan eta betiko bizitzea. Horrela bizi izan zen Jesus; hori da haren testigantza.

Jesusen proposamenak pertsona erlijiosoaren zein ateoaren logikak apurtzen ditu. Nikodemo harrituta zegoen. Eta gu?

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.