HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 30

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen; han bizi zen Lazaro, Jesusek hilen artetik piztu zuena. Afaria eskaini zioten; Marta zerbitzatzen ari zen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat lurrun-usain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denarioan, eta dirua behartsuei eman?» (Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.). Jesusek esan zion: «Utziozu bakean; nire hilobiratze-egunerako egin du hori. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean; baina Ni ez nauzue betiko izango». Juduetariko asko, Jesus Betanian zegoela jakinik, hara joan zen, Jesusengatik ez ezik, baita hilen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere. Apaizburuek, orduan, Lazaro ere hiltzea erabaki zuten, hura zela-eta herritar askok haiengandik alde egiten baitzuen eta Jesusengan sinesten.

Joan 12, 1-11.

Aste Santua hasia dugu. Eta Jesusekin topo egitera deituak gara berriro. Girotu gaitezen topaketa honetarako. Jesus, beste askotan bezala, mahai baten inguruan dugu. Horren arrunta zen Jesus mahai baten inguruan ikustea, bere etsaiek, “jan eta edale” gaitzizena ipini ziotela. Gu, ere egunak ziur mahai inguru baten baino gehiagotan igarotzen ditugula. Ezaguna zaigu mahai inguruko giroa. Ezagunak zaizkigu Jesusen mahaikideak nortzuk izaten ziren.  Mahai inguru honetan gauza ezberdinak gertatzen diren arren, ipini ditzagun begiak emakumearengan Jesus eta emakumearen artean gertatzen dena barneko begiekin begiratu, ikusi eta gureganatzeko. Maria hau, beste behin Jesusen alboan ikusi genuen etxe berean. Maisuaren hitzak entzun nahi zituen, beragandik ikasi nahian. Ikaslearen tokia hartu zuen. Emakumeentzat ez zen tokia, alegia. Oraingoan Maisuaren hanketara jotzen du bere esker ona, maitasun eta estimua adieraziz. Era berritzailean hilobira eroaten zituzten lurrunak erabiltzen ditu. Lurrun eta ileaz Jesusi hankak igurtzi, garbitu, xukatu egin zizkion. Eta ikasle honek Maisuari, hankak garbitzen erakutsi ote bazion? Emakume honek Jesusi, hankak garbitzea maitasunaren ikur bihurtzen erakutsi bazion?

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.