Gaurko gurutziltzatuak ahantzi gabe – Jn 12, 1-11

2026 Mar 30

Aste Santua hurbil dugu, Jauna,
eta egun horietan,
gure artean ibili zinenean
nola harrapatu, torturatu,
krudelkeriaz iseka egin,
gurutzeratu, hil
eta hilobiratu zintuzten
gogoratu ohi dugu,
baita Aitak nola biztu zintuen ere.

Zure ondoan egon nahi dut, Jauna,
zure beldurra sentitu,
zure itolarrian murgildu,
jasan zenuen mespretxuaz mindu,
zure bakardadean lagundu,
gurutzetik jaisten saiatu
eta negar-zotinka besarkatu.

Badakit ordezkoak utzi zenizkigula
eta gaur egun ere,
gure ondo-ondoan eta ez hain ondoan,
sufritu zenituen gauza horiek guztiak
sufritzen dituzten emakumeak eta gizonak,
mutikoak eta neskatoak daudela.
Badakit haiei lagunduz
zeuri laguntzen dizudala.
Baina zure itolarrian igeri egin behar dut,
haiek itotzen direnean sentitzen dutena ulertzeko;
jasan zenuen mespretxuaren
eta bakardadearen mina sentitu behar dut,
haien bakardadean lagundu
eta haiekin negar egin ahal izateko;
ziurrenik nik ere abandonatuko zintudala jakin behar dut,
haiek gurutzetik jaisten saiatzeko.

Eskerrak ematen dizkizut,
munduko gaiztakeria zure gain harturik,
ireki zenizkidan –denoi ireki zenizkigun– bideengatik;
utz iezadazu egun hauetan zurekin egoten
eta ez ditzadala gaurko gurutziltzatuak ahantzi.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.