Nola izendatu izenda ezina? (2) – Jauna

2026 Mar 23

“Jaun” hitza (sinboloa) klasikoa da Izendaezina izendatzeko. Izen hau Bibliak gehien erabiltzen duena ez ezik, euskararen tradizioan ere ohikoena da.

Hala ere, eta garaiko kultura modernoaren sentsibilitatea kontuan izanik, izen hau erabiltzen jarrai dezakegu? Garaiko sentsibilitatean, ez ote da oso mingarria? Hain mingarria da, ezen gaurko gizakiak zailtasun gaindiezinak izan baititzake izen hau erabiltzeko.

Baten batek esango du kristau fedea beti kontrakulturala dela. Bai, egia da kristau fedea kontrakulturala dela baina gizakia askatzeko, hobetzeko eta goratzeko. “Jaun” sinboloaren eremu semantikoa giza askatasunari eta giza hobekuntzari lotzen ote zaie?

Morroirik eta miraberik gabe ez dago jaunik. Jaun da goian dagoena, behekoen gainean. Jaunak erabakitzen du eta behekoen zeregina men egitea da. Askatasuna jaunarena da; morroia eta mirabea, berriz, beste baten esanetara daude. Hortaz, harreman menperatzailea dakar, gizakiaren askatasuna zapaltzen duena.

Mendebaldeko ilustrazioak, berriz, gizakiari eskatzen (eskaintzen) dio zutik jartzea, beste inoren menpean ez geratzea, nork bere kabuz arrazoitzea eta askatasunez jokatzea. Ilustrazioaren leloa izan liteke: askatu zaitez, utzi erlijioen jaunak, utzi jaunen erlijioak.

Mendebaldean, iraultza horren seme-alaba leialak gara; sinesten dugu gizakiaren duintasunean eta oinarrizko berdintasunean, non errotzen diren demokraziaren balioak eta giza eskubideak. “Jauna” izenak, berriz, absolutismoaren oihartzuna du, belaunikatuta egotearen menpekotasuna.

Hori horrela, erraz esan liteke “Jauna” izena gaurko gure kulturan erabiltzeak ateismoari atea zabaldu diola, Jainko hori onartezina baita.

Bai, hori guztia egia da. Baina, hori da egia guztia?

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Hirugarren atala irakurtzeko irrikitan uzten gaituzu Luzio.
    Harrokeriaren harrokeriaz ez dugu inolako jaunik onartzen, eta ondorioz edozein hutsalkeriaren menpeko amaitzen dugu…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.