HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 13

Aldi hartan, hurbildu zen Jesusengana lege-maisu bat eta galdetu zion: «Zein da agindu guztietan nagusiena?». Jesusek erantzun: «Hau da nagusiena: “Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun bakarra da. Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz”. Bigarrena, berriz, hau da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala”. Ez da hauek baino agindu handiagorik». Lege-maisuak esan zion: «Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela hura besterik esatean, baita hura bihotz-bihotzez, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dela esatean ere». Eta Jesusek, zuhurki erantzun zuela ikusirik, esan zion: «Ez zaude urruti Jainkoaren erreinutik». Eta handik aurrera, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.

Markos 12, 28b-34.

“Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz!… hau dugu neurrigabeko maitasuna: izaera osoa maitasunaren zerbitzura.

Hori erakutsi nahi izan zuen Jesusek bere hitz eta bizitzarekin; egia da zenbait hitz gogorrak egiten zaizkigula guri: maitatu etsaia. Gure ezintasunean, txikitasunean, zaila egiten zaizkigun hitzak dira; hamaika arrazoi ditugu ez maitatzeko.. ditugu edo aurkitzen ditugu.

Eta zenbaitetan maitatzeko arrazoiak falta zaizkigu…

Bat edo beste egiten dugula arrazoia gure jokabidearen neurria bihurtzen dugu, ahaztuz, bihotzak badituela arrazoiak ulertzen ez dituen beste “arrazoi” batzuk.

Maitasuna da agindu nagusiena, maitasunak bizia dakarrelako, maitasuna zerbitzu bihurtzen denean. Jainkoaren apustua biziaren aldeko apustua da, nahiz eta ezin ahaztu maitasunaren alderdi mingarria. Maitasunak zauriak sortzen dizkigu bihotzean; zauriak sendatzea ez da beti erraza izaten, eta azkenean orbanak uzten dizkigu.

Jainkoa lagun, egin dezagun bat maitasunean Jainkoarekin, berarekin bat eginez zerbitzuan; eta lagun diezagun zauriak sendatzen.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.