HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Martxoak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez uste izan Moisesen legea edota profeten esanak baztertzera etorria naizenik; ez naiz baztertzera etorri, beren betera eramatera baizik. Benetan diotsuet: Zeru-lurrek iraungo duten bitartean, legearen letrarik edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte. Beraz, agindurik txikienetako bat hausten duena eta hausten irakasten, txikiena izango da zeruetako erreinuan; betetzen duena, berriz, eta betetzen irakasten, handia izango da zeruetako erreinuan».
Mateo 5, 17-19.

“Ez uste izan Moisesen legea edota profeten esanak baztertzera etorria naizenik; ez naiz baztertzera etorri, beren betera eramatera baizik”.
Legea ez da letra hutsa, eta horrela bada, alferrik letra huts hori jarraitzea. Agian bete, beteko dugu, baina gure bihotza Jaunarengandik urruti izango da. Legearen letra ez da salbatzailea bihotza urruti dagoenean.
Legeak bihotza urratu behar du (horrela irakurtzen genuen hausterre egunean), beren betera eramatea nahi badugu. Orduan hitza ez, legea Espiritu bihurtzen da, gure arimak bihotz-berrituz, gure maitasuna, fedea eta itxaropena ugarituz.
Orduan ulertuko dugu otoitza Jainkoarekin egotea dela, lagun bat beste batekin egoten den era berean; limosna berriz, gure barnetik ateratzeko gonbidapena dela, besteentzat berri on bihurtzen gaitu eta; barauak gugan Jainkoa gailentzeko gonbidapena luzatzen digu, gure nahiak eta desioak isilaraziz.
Gure txikitasunean, apaltasunean, gure muga eta ezintasunekin, maitasuna nagusitu dadin gure bihotz urratuetan guk ere Legea, Maitasunaren Legea bete dezagun.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments