HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 3

Aldi hartan, honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:

«Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian eseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak eta eraman ezinezkoak lotzen dituzte, eta besteei leporatzen; baina berek atzamar batez ere ez dituzte mugitzen. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak erabiltzen dituzte bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dituzte, plazetan jendeak agur egitea eta denek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori “maisu” deitzen, bakarra baita zuen maisua, eta zuek guztiok elkarren senide baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez utzi inori “gidari” deitzen ere, bakarra baita zuen gidaria, Kristo. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena goratu».

Mateo 23, 1-12.

“Jesus ikusten dugu garai hartako erlijioaren egitura, aginduak eta antolaketa serioski zalantzan jartzen. Jesusek ez du batere argi ikusten egitura piramidala duen ikuspegia non lege-maisuak eta fariseuak garbi eta puruenak diren eta haiei men egin behar zaien. Haiek erabakitzen dute, haiek dute norabidea adierazten, haiek epaitzen dute zer den ona eta zer ez. Baina haiek islatzen dutena ez da Jainkoaren irudi maitakor, errukitsu eta umila.

Horregatik agintzen digu Jesusek ez jartzeko gure fedearen indarra eta segurtasuna itxurakerietan edo kunplimenduetan, baizik eta “maisu”, “aita-ama” eta “gidari” bakarrarengan jartzeko begiak. Eta hau egiteko errezeta, apaltasuna da bide bakarra: handiena zerbitzari bilakatuz eta burua goratu beharrean beheratuz.

Begira dezaiogun guk ere apaltasunez eta maitasunez gure buruari eta  gure Elizari, eta aztertu dezagun nola bihur dezakegun gero eta egitura koherenteagoa Jesusen esanekin.”

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Denok senide, botere egiturarik ez… belarriak goxatzen dizkigute horrelakoek, baina Jesus ez da ezker-populista: bere interpelazioa guri zuzendurik dago: egizue… baina ez egin… Errezeta egokia dakar iruzkinak: “begira dezaiogun guk ere apaltasunez eta maitasunez gure buruari eta gure Elizari..”. Eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.