HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 2

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Izan zaitezte errukior, zuen Aita errukior den bezala. Ez gaitzetsi inor, eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu, eta ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta barkatuko dizue; eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Lukas 6, 36-38.

“Barkamena hitzaren gaztelaniazko etimologiari begiratuko bagenio (per-don), “guztiz eman” edo “erabat oparitu” esan nahi du (per-aurrizkia  “erabat”, eta donare: “eman, oparitu”). Izan ere, barkamena erabateko oparia da: gaizki egindakoaren aurrean, besteak mendekua edo beste horrenbesteko neurria itzuli beharrean, ahaztu, alde batera utzi edo askatzen duelako korapiloa.

Justizia eskatzeko dauden ohiko moduak,  Tallionen legea edo zigor baten bidez legeek ezarritako neurriak betetzea izaten dira. Hauek ez dira, ordea, Jainkoarenak. Jesusek errukia eta barkamena proposatzen ditu amaiezina den maitasun iturriaren eredu modura. Jesusek bere bizitzan zehar hainbat aldiz egin zuen bezala, legeen gainetik errukia eta barkamena aldarrikatu eta koherentziaz erabili zituen gatazkak eraldatzeko. Hortxe daukagu Jesus, esate baterako, harrika akabatu nahi zuten emakumearen ondoan, legeei desafio eginez: errukia eta barkamena. Edota gurutzean hilzorian zegoenean ere, bere erasotzaileentzat barkamena eskatuz imajina ezinezko minak zeharkatzen zuelarik eta barkaezina izan daitekeen ekintzaren aurrean: “Jauna, barka itzazu…”.

Justiziaren aurrean, errukia da Jesusen formula eta korapiloak askatzeko modua, barkamena. Erraz esaten dugu baina Jesusi begiratu eta bere eredua, jarrerak, ekintzak, hitzak, begiradak eta sentimenduak izatea etengabe eskatu behar dugu guztiz bihotz-berritzeko. Ausartuko al gara errukitsu eta baldintzarik gabe barkatzen duten gizon-emakumeak izaten?”

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.