HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 1

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. Hartan, Moises eta Elias agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan. Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, bai ederki gaudela hemen! Nahi baduzu, hiru txabola egingo ditut: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta ahots batek esan zuen hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, hau dut atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera erori ziren ikasleak, beldurraren beldurrez. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Jaiki zaitezte; ez beldur izan». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi zuten, beste inor ez. Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu zien: «Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte».

Mateo 17, 1-9.

Mateoren Ebanjelioak antzaldatzearen pasartea aurkezten digu. Jesusek hiru ikasle mendi garai batera eramaten ditu, eta han bere aintza agerian geratzen da. Aurpegia distiratsu, jantziak argiz beteak, eta Moises eta Elias harekin hizketan. Une berezia da, zerutik datorren ahotsak baieztatzen duena, “Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue”.

Pedrok une hori luzatu nahi du, hiru txabola eginez dena bertan finkatzeko. Baina esperientzia hura ez da gelditzeko, baizik eta ulertzeko eta gero jaisteko. Ikasleek beldurra sentitzen dute, baina Jesusek hurbildu, ukitu eta altxatzeko esaten die. Azkenean, Jesus bakarrik geratzen da, eta menditik behera jarraitu behar dute.

Gaur egungo gure munduan ere baditugu argi-uneak, biziari zentzua ematen dioten esperientziak. Baina ezin gara mendi gainean geratu. Eguneroko errealitatera jaitsi behar dugu, entzun duguna eta ikusi duguna bizitzan txertatzeko. Mezua argia da, Jesus entzutea eta haren bidea jarraitzea, argi-uneak indar bihurtuz eguneroko erronkei aurre egiteko.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.