HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Otsailak 21

Aldi hartan, Jesusek Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarrai niri». Hark, dena utzirik, zutitu eta jarraitu zion. Lebik bazkari handia eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera zergalari eta bestelako jende asko zegoen mahaian. Fariseuak eta haien lege-maisuak marmarrean ari ziren eta esan zieten ikasleei: «Zergatik jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin?». Jesusek erantzun zien: «Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baino; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihotz-berri daitezen».

Lukas 5, 27-32.

Ziur aski saldutako baten ospe txarra zuen zergalari batengana hurbiltzen da Jesus. Adeitsu, gainera. Tratu naturala jasotzean, gizon hura harrituta bezain eskertuta geratu zen halako benetako maitasunaren aurrean. Ez zuen kritikarik jaso zergak erromatarrentzat biltzen aritzeagatik. Mateo ote zen? Erantzun gisa etxera gonbidatzen du. Bai zergalaria bai besteok -geu ere- egiten duguna baino gehiago gara Jesusentzat. Antzeko gertatu zitzaion Tarsoko Paulori, eta honi bizitza-bidea eraldatzea eragin zion. Ezagutzen ez zuen askatasun molde berri bat ondorioztatu zuelako.

Izango ote du gure maitasunak horrelako aldaketa ahalmenik? Gehienetan zatikako hobekuntzak eragingo ditugu, baina ez borobil-borobilak. Beraz, hau kontakizun bat baino gehiago da. Nolabait eragin daitezkeen hobekuntzen GPS gidaria.

Zergatik du maitasunak pertsonen jarrerak oreka berri batera eraldatzeko gaitasuna? Bada, maitasuna sakonera heltzen denean fibra ezezagunak ernetzen dituelako. Norbera askatasun errazago batean kokatuta aurkitzen delako; une hori denontzat onuragarri izanda, zenbateko eragina izan dezake behar gogorretan kateatuak direnengan!

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.