HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Otsailak 20

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?». Jesusek erantzun zien:

«Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau».

Mateo 9, 14-15.

Atzoko pasartearen guztiz kontrakoa dirudi gaur Jesusek aldarrikatzen duenak. Jarraitzaileek ezteietan balira bezala bizi daitezela babesten du! Ez ote du bada baliorik gehitzen barauak berekin duen zorroztasunak? Zeren barauak gogo erraz edo gustagarriak mugatzen ditu!

Zer dago horren muinean? Baraua zertaz egin behar den: errituaren elikagaietatik ala jarrera berekoietatik. Edo gain-konsumotik. Hainbeste aukeraren boom garai honetan badu garrantzia zera bereizteak, zerk hobetzen duen eta zerk saturatzen. Baraua zerbaiti uko egitea baldin bada, zeri egin uko?

Aurreikusitako barauen harago heltzen dira aldez aurretik antzeman gabeko beste beharrak. Bizitzaren ertzetatik iritsitakoak, gehienbat behar berri bezala: besteen beharretatik ala gizarte egoeratik eratorriak. Beraz, zertan egin barau aldakor bilakatzen da eta adi egon behar zertan estutu ala premiatu behar den. Baraua ZERI egin.

Barau desberdinen artean aukeratu beharko dugunez, hona bigarren gai bat: ZERGATIK honetaz bai eta beste horretaz ez. Garizuman ohartzeko aukera dugu, bereizketa hori urtean zeharreko ariketa izan behar dela.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.