Desioen otoitza

2026 Ots 20
Nire belarria zure xuxurlei adi egon dadin.

Eguneroko zaratak ez dezan zure ahotsa estali.

Aurkitu, ezagutu eta jarraitu zaitzadan.

Nire bizitzan zure argiak distira egin dezan.

Nire eskuak zabalik egon daitezen
emateko eta babesteko.

Nire bihotzak dardara egin dezan
sufritzen ari diren gizon eta emakumea bakoitzarekin.

Zure munduan leku bat aurkitzen asma dezadan.

Nire bizitza ez dadin antzua izan.

Oroitzapen beroa utz dezadan
aurkitzen dudan jendearengan.

Bakeaz hitz egiten jakin dezadan,
bakea irudikatzen,
bakea eraikitzen.

Maita dezadan, batzuetan min ematen badu ere.

Zure obraren seinaleak
bereiz ditzadan ortzimugan.

Hau guztia desio dut,
hau guztia eskatzen dizut,
hau guztia eskaintzen dizut, Aita.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.