HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 19
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufritu beharra du; zaharrek, apaizburuek eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, baina hirugarren egunean piztu egingo da». Eta esan zien denei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza eguneroko bere gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia salbatu nahi duenak galdu egingo du; baina bere bizia nigatik galtzen duenak salbatu egingo du. Zertako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta hondatzen badu?».
Lukas 9, 22-25.

“Nork bere asmoei UKO” egitea. Nola bada? Zergatik? Itxura osoz esanahi desegilea daraman horrek izan ote dezake zerbait onuragarririk? Uko egitea gurean ez geratzeko pasabide gerta daiteke? Nola liteke ahalik eta onena emateko prest izaten laguntzea! Badirudi gugandik irteten dena galdu egiten dugula. Baina horri bira eman eta Jesusek diosku emandakoak zerbaiten onerako aurrerako bidea hartuko duela.
Eskatu bai, baina ikasleei ez die azaltzen zer eman behar duten beretik. Ezta nola ere. Aldiz, DENA ematea eskatu bazien… nola ez ziren harrituta geratuko ikasle haiek!
Norberetik emateak ez du izan behar behin-betiko, osorik eta bete-betean bideratzea. Jarrera iraunkorrean gauzatzen joango da, hautu eta jarrera desberdinetan. Ditudan aukerak soilik niretzat gordetzen aritu ordez, ahal izanez harago joan beste zerbait sortu edo laguntzeko. Onbideak eta besteen onurak eskatzen ari direla sumatzen dena eman beharko da. Eguneroko erabakietan.
Eskainitakoa galdu egiten dugula senti genezake. Baina gure barne mugak zabaldu egingo dira.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments