HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 17

Aldi hartan, ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. Jesusek ohar hau egin zien:«Begira gero! Kontuz ibili fariseuen eta Herodesen legamiarekin». Haiek, berriz, eztabaidan ari ziren elkarrekin,ogirik ez zutelako. Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete ogirik ez duzuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak izan, eta ez al duzue ikusten? Belarriak izan, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenuten hondarrekin?». «Hamabi», erantzun zioten. «Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenuten hondarrekin?». Erantzun zioten: «Zazpi». Orduan, Jesusek:

«Eta oraindik ere ez duzue ulertzen?».

Mateo 8, 14-21.

Atzoko pasartearen antzeko ildoan, farisearrak euren artean eztabaidan ari direla oharturik Jesusek zerbait argitzera jotzen du. Bere jarraitzaile hurbilenak ia ogirik gabe geratu direnez, bereizketari ekiten dio: zelako ertzak dituzten bai gabeziak zein ugaritasunak. Antzeko mezua azaleratu zuen behin baino gehiagotan bere bizitzan. Ikasleek ez baitzioten ulertzen. Izango ote du interesik guretzat?

Pasarte honetan legamia urritasunaren sinboloa da: gutxi edukiz asko lortu nahiaren irrika. Funtsean zabaldu nahi den mezua da horrek ondorioa edo egarria ekar dezakeela. Zerena? Arreta nagusi handiagoa eskuratu nahian jarriz, ase ezin jardun arte. Beste hau ere gehitzen zaio: gero eta ugariago eskuratu nahian ibiltzeak probetxugarri ez den antsietatea dakarrela. Zer kontrajarri sor daitekeen hortik urduritasuna gainditzeko? Bada, “beti izango dugula” zer edo zer. Nola bada!

Legamiaren sinboloa aipatzen da. Neurri txikikoa izan arren ogia lortzeko abiapuntu da. Kristau bizipenak ere itxaropenaren legamia apaletik garatutakoak izaten dira. Fedea apalki biziz legamia pizgarria suerta daiteke.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.