Nola izendatu Izendaezina? (1)

2026 Ots 16

Galdera kontraesankorra da, Izendaezina ezin baitaiteke izendatu.

Judu-kristau tradizioa, besteak beste, nahikoa kontraesankorra da galdera honi heltzean. Bibliak berak hainbat modutan izendatzen du Izendaezina eta, aldi berean,  bertan irakurtzen dugu ondorengo desira bitxia: “nire arimaren irrika zure izena da” (Is 26, 8b). Nolabait, profetak badu Jainkoaz esperientzia berezia, harreman estua, bere bizitza oro engaiatzeraino; hala ere, ez du Izendaezinaren izena ezagutzen eta ezintasun horrek irrika bizia sortarazten dio, irrika erregarria esatera ausartuko nintzateke. Moisesek Jainkoari galdetzen dio ea zein den haren izena; Izendaezinak, berriz, erantzun beharrean, promesa bat egiten dio: “Izango naizena naiz” (Ir 3, 13-14).

Izendaezinak ez du izenik eta, aldi berean, gizakiontzat esanguratsua dena izendatu behar dugu. Gizakiok, sakon sakonean, hitzaren (oro har, sinboloaren) seme-alabak gara. Isiltasuna behar badugu ere, giza mundua ez da isiltasunetik sortu, hitzak eman baitigu munduaren kontzientzia, baita norbere buruarena ere.

Hitzik gabe ez dago giza kontzientziarik eta, aldi berean, sinestedunak ezin du hitz egokirik aurkitu bere esperientziarik sakonena adierazteko. Hori horrela, ematen du gizaki erlijiosoa bera oximoron bat dela. 

Testuinguru honetan, bi izen iruzkinduko ditut; bata, klasikoa, bestea, berriz, inolako tradiziorik gabea gure hizkuntzan.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Oso serie prometagarria. Jarraipenaren zain… Eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.