Munduan boteretsuek indarrean, aberastasunean eta menperatzean oinarritzen dute beren boterea. Berria ez den zerbait entzuten ari gara zerbait: indarrez ezartzea bakea. Badira nahiko adibide Historian zehar aurreko garaietan (Erroman, Hego eta Ipar Amerikaren konkista…) eta garai berriagoetan ere.
Kristauok bere boterea maitasunean, barkamenean, adiskidetzean, besteenganako zerbitzuan, anaitasunean… oinarritzen duen Jesusi jarraitzen diogu.
Maitasunaren, adiskidetzearen eta anaitasunaren boterea aldarrikatu eta gauzatzeak Jesus gurutzera eraman zuen boteretsuen eskuetatik.
Jesusen jarraitzaileek, lehen eta orain, maitasunaren, adiskidetzearen eta anaitasunaren botere horrek BEHIN BETIKO BIZITZARA (letra larriz) garamatzala ohartarazi zuten.
Jesusek egiaren mezuaren bidez eman zigun bizitza.
Gaur egungo mundu eta garaian, indarra (arma-lasterketa, defentsan inbertitzeko beharra…), aberastasuna (korporazio multinazional handiak, aktiboak kudeatzeko funts handiak…) eta menperatzea (zenbait estaturen nagusitasun ekonomikoa eta militarra) erabiltzen dutenak nagusitzen ari dira.
Nola kokatu behar dugu Jesusen jarraitzaileok errealitate hauen aurrean?
Bi iradokizun edo jarraibide…
“Izan ere, giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; espirituari jarraitzeak, berriz, bizitzara eta bakera” (Rom 8, 6)
“Denok egon behar duzue entzuteko prest, baina hitz egiteko eta haserretzeko nagi, gizakiaren haserreak ez baitu Jainkoaren justizia egiten. Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik , onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua.
Baina ez da nahikoa mezua entzutea; praktikan jarri behar da, bestela zeuen burua engainatuko zenukete eta. (Stg 1, 19-22).
0 Comments