HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 8
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zuek zarete lurraren gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, kanpora bota eta jendeak zapaltzeko baizik. Zuek zarete munduaren argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen herria. Kriseilua ere ez da pizten lakaripean ipintzeko, argimutilaren gainean ipintzeko baizik, etxeko guztiei argi egin diezaien. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten».
Mateo 5, 13-16.

Ideologia handiak erori diren garai honetan, non egia handiak zalantzan jarri eta ukatu diren, non ikuspegi pertsonal eta subjektiboak edozein baieztapen legitimatzen duen eta edozein erabaki justifikatzen duen, sinestunok Jesukristo iragartzearen zentzua zalantzan jartzeko tentazioa izan dezakegu.
Gaurko Ebanjelioaren pasartean Jesusek dizipuluei esaten die zaporea ematen duen gatza eta argitzen duen argia direla. Ohartarazten die ez daitezen ez zozo bihurtu, ez ezkutatu, zeren beren obrekin mundua argi baitezakete munduak zeruko Aita gorets dezan.
Jesusen jarraitzaileen testigantza, beren ekintzen bitartez, gaur egun gure hiritarrek behar duten gatza eta argia da, Jesukristoren bitartez euren salbamena aurkitzeko. Gure bizitzak, Ebanjelioarekin zintzotasunez eta koherentziaz bizi nahian, bizimodu alternatibo bat dira, ulertezinak askorentzat eta kontraesanak seinalatzen dituztenak, baina zentzurik beteena lortzen dutenak.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments