HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 7
Aldi hartan, apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. Jesusek esan zien:
«Zatozte zuek bakarrik leku bakarti batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorrian zebiltzanak, eta ez zuten jateko ere astirik. Orduan, bazter batera joan ziren beraiek bakarrik, txalupaz. Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, oinez, haiei aurrea hartuz. Txalupatik ateratzean, Jesusek jendetza handia ikusi zuen. Errukitu zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta luzaro irakasten hasi zitzaien.
Markos 6, 30-34.

Lanpetuta gaude. Misioa handia da, asko dira justizia gose eta egarri direnak, asko dira gure gizartearen bazterretan bizi direnak, pastoral plan asko dauzkagu, baina hainbeste zereginetarako gutxi gara. Lanak gainezka egiten digu, nekatuta gaude eta badirudi ez dugula fruiturik ematen.
Gaurko ebanjelioan apostoluak Jesusekin elkartzen dira, egin eta esan duten guztia kontatzeko. Jesusek Berarekin erretiratzera gonbidatzen ditu, atseden hartzeko. Txalupatik kanpo, artzainik gabeko ardiak bezala dagoen jendetzak atzetik jarraitzen die elkarrekin joaten ikustean. Jesusek, errukituta, luzaro irakasten die.
Jesusen jarraitzaileok benetako atsedena Jesusekin elkartzean aurkitzen dugu, sakramentuetan, otoitz pertsonalean eta fededunen komunitatean. Orduan, Elizatik kanpo dauden hainbat pertsona guri begira daudela oharturik Jesusen irakaspenak erakutsi diezaiokegu. Jesusekin topatzea da Haren jarraitzaileok misioa betetasunean bizitzeko dugun elikagaia.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments