HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 4
Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok, harriturik, hau zioen: «Nondik du honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Hau ez al da, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez al dira hemen gure artean bizi?». Eta ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profetari edonon ematen diote ohore, bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik». Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen, eskuak gainean ezarriz. Eta harriturik zegoen haien sinesgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zen, irakasten.
Markos 6, 1-6.

Aurreiritziak traba dira harridurak eta ezustezko gaitasunak gure bizitzan lekua izan dezaten. Gure senideei buruz aurretik ditugun usteek, zaildu egiten dute hauek ekar diezazkiguketen nobedadeak atzematea.
Gaurko berrionaren pasartean, Jesusek bere hiriko sinagogan irakasten du, bere herrikideen artean. Nahiz eta bere bizilagunek jakituriaz hitz egiten duela eta mirariak egin dituela aitortzen duten, ez diote autoritaterik aitortzen ezagutzen dutelako, beraietako bat delako, herriko arotzaren semea; ez du ezer berezirik. Dezepzionatuta daude, ez dutelako ulertzen Jainkoa hor egon daitekeenik. Eurentzat askapena eta salbamena ezin dira Jesus beraien bizilagunarengan egon. Jesusek hau guztia ezin sinetsirik bizi du.
Federik ez badago, Jainkoak ezin du miraririk egin. Jainkoa egunerokotasun apalean dago eta agertzen da, ez mirari zirraragarrietan, egun berri baten sorreran, maite zaituzten pertsonak gertu izatean, lan duin bat izatean eta, hauek ez daudenean, laguntza isiletan, keinu maitagarrietan edo norbaitek besarkatzerakoan. Hemen bai, aurreiritzietatik haratago, fedeak Jainkoaren presentzia zirraragarria atzematen laguntzen digu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments