HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 25

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakin zuenean, Jesus Galileara baztertu zen. Baina, Nazaret utzirik, itsasbazterrean dagoen Kafarnaumen jarri zen bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Horrela bete zen Isaias profetak esana: «Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsasbidea, Jordanez beste aldean, jentilen Galilea. Ilunpean bizi zen herriak argi handia ikusi zuen; herio-itzalean bizi zirenei distira egin zien argiak». Ordutik hasi zen Jesus hots egiten: «Bihotz-berri zaitezte, hurbil da-eta Zeruetako Erreinua». Jesusek, Galileako itsasbazterrean barna zebilela, bi anaia ikusi zituen, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta haren anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen; eta dei egin zien. Haiek, berehala, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten. Galilea osoan barna ibili zen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta herrian gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.

Mateo 4, 12-23

Jesusek Joan Bataiatzailearen mezua jasotzen du, baina ukitu berria ematen dio, argi berria eskainiz. Jesusek legea betetzen jarraitzen du (Mateo ebanjelioaren ukitu berezienetako bat) baina mugimendu berri bat emanez; ez betiko moduan. Horretarako, lekuz aldatzen da, eta, bereziki, itsasbazterrera jotzen du. Zein beharrezkoa, batzuetan behintzat, zentzumenezko, oinarrizko Bizitzazko mezu hori norberarengan Berri Ona bihurtzen jarraitzeko, bazter berriak aurkitzea, beste alde batzuk aurkitzea, bai norberaren baitan bai eguneroko eginkizun txikietan. Eta, gure eguneroko horretan, gonbidapena, deituak izatearen bizikizuna berritu dezakegu. Agian, kosta egiten zaigu pauso berrituak antzematea, itsasbazter berriak edota bestaldeak aurkitzea, baina saiatu egin behar dugu. Behar bada, horretarako, lehenik eta behin, bihotz-berritze horren beharra egoki antzematea da.

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.