HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 24
Aldi hartan, Jesus etxera itzuli zen ikasleekin. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela esaten baitzuten.
Markos 3, 20-21

Dinamika edo pedagogia ederra Markosek agertzen diguna Jainkoaren erreinuko prozesu honetan gerta daitekeena azaltzeko. Gaurkoan, hirugarren urrats bat. Hainbatetan agertu den bezala, Biblian hiru zenbakiak bere esanahi berezia dauka. Gaurkoan ere. Markosek uzten digun hirugarren urrats honek Jesusen jarraipenean beste alderdi bat azaltzen digu: prozesuan, fintzen joatearena. Jendetzaren kide izatea, erraza da. Horren baitan, norberaren izenez deitua sentitzea, sakonagotik bidea egiten joateko, erantzunkizun nabariagoa eta inplikazio pertsonalagoa eskatzen du. Eta bide horretan, norberaren ahultasun eta guzti, koherentzi gehiagorekin jokatzeak eta bizitzeak, konplikazio gehiago ekar ditzake, uneren batean taldearen baitatik ere gogor kuestionatua izateraino. Jesusi gertatu zitzaion! Beraz, sendotasunean errotu beharra.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments