HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 23

Aldi hartan, Jesus mendira igo zen, berak nahi izan zuenei dei egin zien, eta haiek hurbildu egin zitzaizkion. Hamabien taldea eratu zuen, berarekin bizitzeko eta Berri Ona hots egitera bidaltzeko; eta deabruak botatzeko ahalmena eman zien. Hamabi hauek aukeratu zituen: Simon –honi Pedro izena ipini zion–, Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena ipini zien, hau da, «Trumoi-kume»–, Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.

Markos 3, 13-19.

Atzoko jendetzatik Jesusek distantzia hartzen du bere eginkizunean beste pauso bat emateko. Horrek, une berezia eskatzen dio: mendira igotzea; baitaren baitan sartuaz, gora begiratzea, bapateko liluren azaletik aldenduz. Gertatutakoetatik distantzia hartu Jainkoaren Erreinua eraikitze hori hobeto antzemateko eta azpimarratzeko ere, eta beste batzuekin aurrera eramateko. Jesusek bakarrik ezin du. Berri Ona hots egitearen eta deabruak botatzearen beharra handia dago. Eta Jesusek horretan nahi gaitu, bakoitza garen horretan eta horretatik; gure ahultasun, ezin eta mugatasun eta guzti, baina bere bizitzan oinarriturik. Hau da, ez emozio batean oinarriturik edota moda batengatik -hasiera hori izan bada ere-, baizik eta Jesusen Jainkoaren erraiak zerbait gehiago ezagutzetik. Horretarako, ezinbestekoa Berarekin bizitzea: Hitza entzutea, mahaian ospatzea, otoitz egitea, mendi tontorrera begiratzea eta hurbiltzea, irautea, elkartearen beharra sentitzea, gure jarrerak eta egiteak beraren antzekoak izatea…

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.