HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 22

Aldi hartan, Jesus itsasbazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion. Eta, berak egiten zituenak entzunik, Judea, Jerusalem eta Idumeatik, Jordanez bestaldetik eta Tiro eta Sidon aldetik ere jendetza handia bildu zitzaion. Jesusek txalupa prest edukitzeko agindu zien ikasleei, hainbeste jenderen artean zapal ez zezaten. Izan ere, asko zituen sendatuak, eta gaitzen bat zuten guztiak gainera zetozkion, ukitu nahian. Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara erori eta oihuka esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara Zu». Hark, ordea, zorrotz agintzen zien, ez emateko ezagutzera.

Markos 3, 7-12.

Datozen hiru egunetan Markosek Jainkoaren erreinuko familia berrira hurbilduko gaitu. Familia horretan, denetarikoak daude, eta bakoitzak bere ezaugarriak agertuz. Ezaugarri horiek, agian, galdera moduan geuregana ditzakegu. Gaurkoan, jarraitzaileen multzoa azaltzen zaigu, jarraipen hori arrazoi desberdinengatik ematen delarik: entzundakoarengatik, sendatuak izan zirelako, izan nahi zutelako eta espiritu gaiztoek ere aitorpen berezia eginez. Horrelako arrakastaren aurrean, Jesus gustura eta harrotasun puntuarekin senti zitekeen, kopuru aldetik, behintzat, emaitzak oso nabariak zirelako; baina, behin eta berriz, jarraitzaileei azpimarratuko diena, berak egi bihurtzen du: errealitate horietatik distantzia hartzen du eta bapatean ezagutzera ez emateko adierazten du. Jarraipen hori errotu egin behar da; lilurak edo sentimenduak -emaitzak- desager daitezke. Jainkoaren Semea aitortzeak prozesu sakonago baten ondoren eman beharrekoa da.

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.