HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 21

Aldi hartan, Jesus sinagogan sartu zen berriro. Bazen han gizon beso-ihar bat. Zelatan zegozkion larunbatean sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. Jesusek beso-iharrari esan zion:

«Jaiki eta zatoz hona erdira». Eta besteei esan zien: «Larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?». Haiek, ordea, isilik. Jesusek, ingurukoei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori». Hark luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion. Handik atera orduko, fariseuek eta Herodesen alderdikoek elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko.

Markos 3, 1-6.

Pasartea irakurtzerakoan, baitara Mateoren beste hura etorri zait eta argi egin dit: “Ez uste legea huts bihurtzera etorri naizenik, beren betera eramatera baizik”. Larunbatean, Jesus sinagogara sartu da berriro ere. Eta, hain zuzen, Jainkoa ohoratu nahi duen larunbatean, oso erne jarraitzen du guztiontzat Bizia nahi duen Jainko horren desioak, sinagogan edota sinagogatik hasita, hain zuzen, egi bihur daitezen, eta betetasun handiago ezagutu dezan. Sufrimenduzko, injustiziazko egoeren aurrean, gertatzen diren lekuetan gertatzen direlarik, Jesus inplikatu egiten da, eta irmotasunez bizitzazko aukera berri bat eskaini, nahiz eta horrek deskolokatu eta kritikak sortu: “Jaiki, eta zatoz hona erdira”. Hortik doa legea bere betera eramatea: Jesusen Jainkoaren izenean ilunpetatik/ezinetatik altxatzeko aukera eskaintzea eta egoera erdian jartzea, argitasunezko erantzunak eskainiz. Horrela, bakarrik, edozein legeak edota ohiturak zentzua edukiko du.

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.