HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 20

Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak bidenabar galburuak mozten hasi ziren. Fariseuek esan zioten Jesusi: «Nolatan ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena?». Hark erantzun: «Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak gertatu zirenean? Nola, Abiatar apaiz nagusi zelarik, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola bere lagunei ere eman zien?». Eta esan zien: «Larunbata gizakiarentzat egin zuen Jainkoak, ez gizakia larunbatarentzat. Beraz, Gizonaren Semea larunbataren beraren nagusi da».

Markos 2, 23-28.

Atzoko arrastoari jarraituz, gaurkoan, Jesusek zorroztasun gehiagorekin azaltzen digu noren, zeren zerbitzura egon behar dugun; eta eskuartean daukaguna zertarako izan behar duen, baita ere. Larunbataren alderdi biak uztartzera gonbidatzen zaigu: legea betetzea (larunbata zaintzea) eta legea betetzeak zertarako balio duen aztertzea (larunbataren zentzua). Hain zuzen, Jesusek erakutsi digun larunbata gordetzeak eta ospatzeak, berarekin darama larunbata-lege hori ere hausnartzea; eta, beharrezkoa bada, zalantzan jartzea, baldin eta pertsonaren duintasuna jokoan badago. Ezin baita gogo-bihotzez Jainkoa maitatu senidea den hurkoaren onena bilatzen ez badugu. Hain zuzen, larunbata gordetzeak senidearengana zentzu gehiagoz eraman behar gaitu; eta senidea zerbitzatuz, larunbata sakonagotik bizitzera.

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.