HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 18

Aldi hartan, ikusi zuen Joan Bataiatzaileak Jesus beregana etortzen eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko bekatua kentzen duena. Honi buruz esan nuen nik: “Badator nire ondoren gizon bat, niri aurrea hartu didana, ni baino lehenagotik baitzen”. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, hura Israeli ager zekion etorri naiz». Eta aitormen hau egin zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gainean gelditzen zaiola ikusten duzuna, hura da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Nik ikusi dut eta aitortzen, hauxe dela Jainkoaren Semea».

Jn 1, 29-34.

Gure garaian, testiguak maisuak baino askoz gustorago entzuten ditugu; eta maisuak entzuten baditugu testigantza ematen dutelako entzuten ditugu. Halaxe idatzi zuen san Paulo VI.ak, 1975 urtean, ebanjelizazioaren inguruko gotzainen sinodoaren ondoren.

Denborak irakaspen honen egia gordinagoa bilakatu du: bizitik sortuak eta bizitzeko eskainiak diren hitzak, egintzak eta jarrerak bilatzera deituak gaude, noski, Jesus Jaunaren lehentasunari bide emanez lagun hurkoak aurkitu eta ezagutu dezan: guk bizi dugunaren aitormenak baino, hori bizitzea posible egin digun Jesukristok lagun hurkoaren alde egin dezakeenaren testigantza izan dadin gurea. Bera da aurrea hartzen diguna, gu baino lehenagotik baita. Bera da testigu izatera deitzen gaituena, denek ezagutu dezaten.

Espiritu Santua ari da hasieratik gure testigantza sustatzen eta burutzen. Eliz sena du ezaugarri: Eliza bera baita testigua, eta haren baitatik sustatzen direlako gure testigantzak. Espirituak Jesus Jaunarekin biziki lotzen gaituen neurrian, Elizaren batasunaren kide bizi egiten gaitu.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.