HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 17

Aldi hartan, Jesus itsasaldera atera zen berriro. Jende guztia berarengana zihoan, eta irakasten hasi zitzaien. Bidez zihoala, Lebi Alfeorena ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:

«Jarrai niri». Lebik zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Lebiren etxean; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren. Fariseuen arteko lege-maisu batzuek, bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zergalari eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».

Markos 2, 13-17.

Nor nolako, lagunak halako dio esaerak. Jesusen hitz eta zeinuek ez ezik, bere inguruan sortzen duen bizikidetzak agertzen du hurbil den Jainkoaren erregetza. Izan ere, elkarte bizitzaren baitan ematen baitzaigu bizitzera salbamena.

Jesusen konpainiak ez ziren Jainkozale batengandik espero zirenak. Jainkoak esana, legea, zuen ardatz orduko gizarteak: ustez, herritarrak manamenduak betetzen zutenaren neurrira sailkatuz: zergalariak eta bekatariak Jainkoaren erregetzatik urrun ziren, eta Jainkoaren izenean ezarritako bake sozialak fededun zintzoengandik bereizita mantentzen zituen erremediorik gabe

Jesusek urruti eta bereizita mantentzen direnen artean Jainkoaren gertutasuna hots eginez eta biziz, kolokan jartzen du denek onartutako egoera, eta denen ustetan Jainkoa nor eta nolakoa zenaren konbentzimendua. Jainkoaren aintza senidetasun jatorrean bizi den gizakia da.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Jon

    Jainkoaren aintza senidetasun jatorrean bizi den gizakia da.

    Bai, jauna!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.