HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 13

Kafarnaumen, larunbatean sinagogan sarturik, irakasten hasi zen Jesus. Jende guztia txunditurik zegoen haren irakaspenaz, nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez lege-maisuek bezala. Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat, eta oihuka esan zuen: «Zer duk gurekin, Jesus Nazaretarra? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua». Jesusek gogor eraso zion: «Isil hadi eta atera gizon horrengandik!». Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen gizonagandik. Denak ikaraturik gelditu ziren, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die, eta obeditu egiten diote!». Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.

Markos 1, 21b-28.

Ezina ekinaren ekinez egina. Gaizkiaren eta Gaiztoaren aurkako lehia bizian aurkitzen dugu Jesus hasiera hasieratik Markosen liburuan. Lehenengo larunbat hau egun programatikoa dugu, hau da, bere misio osoa zertan datzan garbi adierazten du: gizakia eta gizateria menpen hartua duen gaizkia errotik ateratzea, eta betirako hondatzea. Garbi uzten du Jesusen misioaren funtsa ebanjelioak deabruarekin oroitzen duen elkarrizketa laburra eta ikaragarria.

Ez da harritzekoa Jesusen nagusitzak esnatzen duen miresmena eta harridura: Jainkoaren Santutasunari dagokion lilura eta begirunea da. Izan ere, nagusitza ekintza bat burutzeko gaitasuna baita, inork ezer egin ez dezakela ekintza horren betetzea galarazteko. Jesusekin, beraz, ezina gizakia menpean hartu duenarena bilakatzen da.

Kristauok Jesusen nagusitzaren lekukoak gara. Elizan eta gure bizian egiaztatzen da eta gertaberritzen modu anitzetara. Sakramentuak ditugu, gaur egun ere, nagusitasunez ari denaren presentziaren giltzarria: bere presentzia nonahi sumatu eta gure testigantzarekin luzatzeko. Ezinaren etsipena gure bihotz berritzearen beharraren ezaugarria da; itxaropena aktibo gure sinesmenaren adierazgarri.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.