Urkiolako harritzarra

2026 Urt 12

Urkiola, Abadiño dugu herriz eta paraje mitiko horretan erromes kutsuko santutegi ospetsu bat daukagu, San Antonio bien zaindaritzapean.San Antonio Paduakoa, ekainaren 13an ospatzen da eta San Antonio Abad, urtarrilaren 17an. Erromesen artean, osasun eskariak, ondorengo exbotoak eta, besteak beste,  neskak, nobioa eskatzeko erritualak ere bazeuden, sakristiako mihise edo ehun batean, buru beltz edo zuridun orratzak sartuz.nobio moreno edo errubioa eskatzearen bidean. Azken ohitura hau, aldatuz etorri da. Aiko, 1929an, Benito de Vizcarra, orduko erretore edo abadeak, harritzar biribil berezi bat aurkitu zuen Urkiola inguruan eta bere meteorito itxura ikustean, santutegi aurrealdera ekarri zuen geologo edo adituek aztertzeko. Baina harritzar hori bertan behera geratu da. Urteak joan ahala, Urkiolara doazen erromesak eta gainetiko asko, harritzar horren oboan-oboan jiraka ibiltzen dira zelako halako eskariak egiten, nobioarena barne. Ohitura zahar horren leku aldaketaz aparte, nobio bila joatearenak badauka, antza, beste erantzun bat. Beitu, lehenago, San Antonioetan Urkiolako eleizkizun eta erromerietara oinez joaten ziren erromesak egun osorako eta bertan edo joan etorrian, elkar ezagutu eta maitemindu egiten ziren neska eta mutil gazte asko. Kontuak kontu, hor daukagu Urkiolako Santutegia erromesen topaleku. Garai luze batez Urkiolako Santutegiko eleizgizon arduradunak misiolari izandakoen esku egon da eta euren artean Bittor Garaigordobil gotzain kontziliarra. Gaur egun, Juanjo Elezkano eta Mikel Azpeitia abadeek egin dute erreleboa eta zorionez aurrera doa Urkiolako proiektua. “Urkiolara joan…” dio abestiak. 

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.