Magoen gezurra eta gezurraren magoak

2026 Urt 5

Urtero gertatzen zait. Magoen jaia ospatzean, ezin dut saihestu ume aroan izandako zaputzaldia.

Inguruko adinkideen artean,  magoak gurasoak zirela zabaltzen hasi zen; nik gurasoei galdetu eta nolabait sinesmenari eusteko bide eman zidaten: magoengan sinesteari utzi ez zion ume bakan bihurtu nintzen. Handik gutxira, ordea, magoen gezurra agerian geratu zitzaidala, barneko egonezina sentitu nuen: bizitzan ezin nion inori ere sinetsi. Ateoa izateko lehenengo pausoak.

Dena den, magoak gurasoak zirela konturatu nintzeneko urtean,  urtarrilaren seiko opariak berdin-berdin onartu nituen, muzindu gabe. Ume inozoa baina azkarra, gero!

Denboraren poderioz, eta gurasoak desagertuta, konturatu naiz gurasoek zenbat ilusio eta dedikazio jarri zuten jarduera xume horretan. Magoen gezurrean egia baliotsua ezkutatzen zen: gauza oroz gain, ume maitatua nintzen. Benetako maitasunaren komunikazioa zen.

Gaurko gure kultura kontsumistak maitasunezko hitz adeitsuak erabiltzen ditu behar ez ditugun hainbat gauzaren desira sorrarazteko. Gaurko teknikak magia egiten du, gure emotibotasunari, gure mundu afektiboari eragiteko. Baina kultura kontsumistak ez nau (gaitu) maite, sistemaren engranaje bihurtu gaitu. Behar ez duguna saltzen digun marketina gezurraren magoa da eta arrakasta itzela du gure inozokeriari esker.  

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.