HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 4
Hasieran bazen Hitza eta Hitza Jainkoarekin zen eta Jainko zen Hitza. Hitza hasieran Jainkoarekin zen Gauza guztiak haren bidez eginak dira eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin Hitzagan zen bizia eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren munduak ez zuen ezagutu Bereengana etorri zen eta bereek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, berriz haren izenean sinesten dutenei, alegia Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira giza odoletik sortu ezta giza nahieratik ere Jainkoagandik baizik Eta Hitza haragi egin zen, eta gure artean jarri zuen bizilekua, eta ikusi dugu haren aintza Aitagandik graziaz eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza. Joanek hartaz egin zuen aitormen, oihuka esanez: «Hau zen nik esan nuen hura: “Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni baino lehenagokoa baitzen”». Eta haren betearen betetik guztiok hartu dugu, grazia graziaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez emana zen; grazia eta egia, berriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak ezagutarazi digu.
Joan 1, 1-18.

Aste honetan berriz ere testu bera entzuteak haren garrantzia gogorarazten digu. Jesus Jainkoaren Hitza da, eta Bere ondoan dago hasieratik. Kristorengan Kreazio osoak bere batasuna aurkitzen du, dena Haren bidez egina baita. Jesus ez da Jainkoaren borondatearen mezulari soil bat, errealitate osoaren giltzarria baizik, dena ulertzeko gakoa. Hura ezagutzen dugunean, mundua beste argi baten argitara ikusten dugu, modu sakonago batean. Egi hori antzematea, ordea, ez da beti erraza; horregatik da hain garrantzitsua bizitza espirituala, gure barneko sentsibilitatea lantzen eta garatzen baitu, Espiritu Santuaren laguntzaz Kristoren presentzia gure egunerokoan nabaritzen lagunduz.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments