HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Urtarrilak 2

Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, juduek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?». Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?». Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?». Joanek,orduan:

«Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala».Bidalitako haietako batzuk fariseuak ziren, eta galdetu zioten: «Zergatik bataiatzen duzu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortzekoa den profeta?». Joanek erantzun zien: «Nik urez bataiatzen dut. Zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere». Hau guztia Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaz bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.

Joan 1, 19-28.

Ez du bere burua Mesias bezala aurkeztu, argi eta garbi ukatu du bera izatea. Ez du ez dagokion meriturik nahi; erdigunea ez da bera, eta ez du protagonista izateko beharrik. Bere eginkizuna bidea prestatzea da, Jainkoaren etorrera iragartzea eta gainerako guztiei oihartzuna helaraztea. Pasarteak erakusten digu ez dela inor berezia izan behar Jainkoaren bidea prestatzeko; horretara deitua izatea nahikoa da, eta dei hori kristau orok jaso dugu. Eta besteek zergatik galdetzen diguten unean, gure erantzuna beti izan behar da hatzarekin Jesusengana seinalatzea: Hura da arrazoi, Hura da gure erdigunea, eta Hura da gure fedearen benetako iturria.

Jokin Gonzalez de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.