HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Abenduak 30

Aldi hartan, bazen profetesa bat Ana zeritzana, Fanuelen alaba, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zen; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Gau eta egun tenpluan egoten zen, barau eta otoitz, Jainkoa zerbitzatzen. Ordu hartan han gertatu zen, eta Jainkoa goresten eta haurraz mintzatzen hasi zitzaien Jerusalemen askatasunaren zain zeuden guztiei. Jesusen gurasoak, dena Jaunaren legeak agintzen duen bezala bete ondoren, Galileara itzuli ziren, beren herri Nazaretera. Haurra hazten eta indartzen zihoan, jakinduriaz betetzen ari zen eta Jainkoaren grazia berekin zuen.

Lukas 2, 36-40.

Anak, Simeonen antzera, bizitza osoa eman du Jainkoaren promesa noiz beteko zain, otoitz eta zerbitzu isilean. Mesiasa ikusita, bere bihotza pozez bete zaio: urteetako itxaronaldia ez da alferrik izan, Jainkoak Bere hitza bete du. Eta zorion hori ezin du beregan gorde; besteekin partekatzera eramateko beharra sentitzen du, Jerusalem askatasunaren zain zeuden guztiei berria iragarriz. Jainkoaren salbamen-ekintzek pozez betetzen gaituzte, eta hautematen ditugunean poz hori transmititzeko desira sortzen zaigu. Kristau bezala pozik ez baldin badugu sentitzen desio hau, horren zergatia aztertu beharko genuke.

Jokin Gonzalez de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.