HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Abenduak 26

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Kontuz jendearekin! Auzitegietara eramango zaituztete eta sinagogetan zigorkatuko; agintarien eta erregeen aurrera eramango zaituztete nigatik, aitormen egin dezazuen haien eta jentilen aurrean. Eramaten zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez. Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka altxatuko dira eta hil egingo dituzte. Mundu guztiak gorroto izango dizue nigatik; baina azkeneraino irauten duena, horixe izango da salbatua».

Mateo 10, 17-22.

Minak, zuzengabekeriak, ankerkeriak, oro har, keria oro ez dira gure garaietako ezaugarri berezia, giza historiako bidaideak baizik.

Hori horrela, fededunak zintzoki galde lezake zein den bere fedearen zeregina, hots, zertarakoa. Batetik, erraz pentsa lezake fedea arazo historikoak konpontzeko errezeta ezkutua dela; hortaz, fededunak ez luke mundua konponduko bere fedea epela baita. Beste muturrean, mundua konponbiderik gabekoa dela eta amildegian bukatzera kondenatuta dagoela iritzita, fededunak pentsa lezake bere fedeak mundu ustel honetatik alde egiteko ate gozoa eskaintzen diola.

Estebanen portaerak bestelako ikuspuntua erakusten digu. Ondo asko aditu du kristau promesak giza historia bizi egiten duela, hots, giza historiaren kontraesanetatik kanpo ezin daitekeela ulertu Jainkoaren promesa eta promesaren Jainkoa. Estebanek ondo asko barneratu du ebanjelioaren mezua, baita larrutik esperimentatu ordaindu ere. Estebanek aditu du kristau esperantza ez datzala historiako arazoak eta horien mina gainditzean, giza historian azkeneraino eta ondorio guztiekin promesari harrera egitean baino.

Estebanen lekukotasuna.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.