HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 22

Aldi hartan, Mariak esan zuen: «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Horregatik, dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak; santua da haren izena, eta haren errukia gizaldiz gizaldi begirune diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, buru-harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkietatik ahaltsuak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak eta esku-hutsik bidali aberatsak. Lagun etorri zaio bere morroi Israeli, bere errukiaz oroiturik; hala zien gure gurasoei hitzemana, Abrahami eta ondorengoei betiko esana». Mariak hiru hilabete inguru egin zuen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.

Lukas 1, 46-56.

Kristau fedea promes  bati lotzen zaio. Agintzari hori ez da fededunaren asmakizuna, ezta irrika zapuztuak konpentsatzeko estrategia bihurria ere; alta, entzundako promesa horrek gizakiaren hainbat desira errotu zapuzten ditu, besteak beste, boterearena, arrakastarena, ziurtasunarena. Paradoxikoki, gizakiaren aiherrik sakonena asebetetzeko gai da. Kristau esperantza ez datza nork bere proiektuak lortzean, hitzemandako promesa betetzean baino.

Nazareteko Mariak ondo asko ulertu du agintzariaren logika; bere ahulezian, bere ezerezean, bere bizi zokoratuan, Jainkoaren promesa haragi egin dela esperimentatu du, bere pozaren poza, bizipoza, bizitzaren betetasuna, hain zuzen.

Arrazoi guztien kontra, Mariaren baitan bizi den esperantzak ez du huts egiten; baina ez edozein esperantzak, promesean oinarritutakoak baizik.

Horixe da Gabonetan ospatzen duguna, emakume batek, oztopoak oztopo, agintzariari harrera egin diola eta ordudanik esperantzak mantendu ahal gaitu bizirik historiaren gorabeherak gorabehera.

Kristau Eguberria ez da soilik iraganeko gertakari baten oroimena, gutariko bakoitzaren etorkizunean itxaroten digun Jainkoaren promesari harrera egiteko deia baizik.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.