HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 13

Menditik jaistean, galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nola diote lege-maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: Elias etorria da, eta ez dute aintzat hartu, baizik eta nahi izan duten guztia egin diote. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horiengandik». Orduan konturatu ziren Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela.

Mateo 17, 10-13.

.

Mateoren ebanjelioan Jesusek gauza adierazgarriak partekatu behar dituenean ikasleekin mendiaren goialdera joaten da, eramaten dituela ikusten dugu. Bertan gertatzen da Zoriontasunen hitzaldia eta baita antzaldatzea ere. Mendi tontorra Jaungoikoarekin topo egiteko toki egokiena balitz bezala, judutarren artean izan zen eran. Baina Jesus ez da  goian geratzen. Jaitsi egiten da eta jaitsarazi egiten ditu baita ikasleak. Gaurko zati honen aurrean antzaldatzearena dago Mateoren kontakizunean. Eta bertan ikasleek bertan geratzeko proposamena egin diote Jesusi. Baina Jesusek jakin badaki menditik jaitsi egin behar direla, bidean baitago bizitza, benetako bizitza. Eta bizitzan gertatzen dira ez ulertzeak eta galderak eta argibide beharrak. Eta bizitzan, espero ez dugun eran adierazten da aintzat hartzen ez dugun eraberritzea, are gehiago, berri ona dakarrenari oinazeak jasanarazten dizkiogu. Adi egoteko irakurgai dugu gaurkoa.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.