HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeinen antzekoa dela esango nuke gizaldi hau? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da; honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek aienerik ez”. Izan ere, etorri zen Joan Bataiatzailea, ez jan ez edan egiten ez zuela, eta deabruak harturik dagoela diote. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta honela diote: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea”. Baina egiteek Jainkoaren jakinduriari eman diote arrazoia».

Mateo 11, 16-19.

.

Idazki honek, duen gaurkotasunagatik, inork ez luke esango bi mila urte baino gehiago dituenik. Baina horrela da. Gauzak aldatu, aldatzen direla nabarmena da, baina gizakion jarrera batzuk ezagunak egiten zaizkigu edozein izanda bizi dugun garaia izanik. Jesusen erakutsiak egiteek dakarten jakinduriari so egiten jartzen gaitu. Eta jakinduriak ez du azalera begiratzen, sakonera baino. Sakonean gordetzen ditugulako benetako egintzen arrazoiak eta egiten ez ditugunenak ere. Epaiketa arinean murgiltzen bagara ez dugu egiarekin topo egingo eta Jaungoikoa egiagandik hurbil dago, egia baita. Erabakiak hartzen ditugunean ebanjelioarekin bat datozen arrazoiak erabili behar ditugu eta ebanjelioak tokiak, pertsonak eta garaiak kontuan izatera garamatza, ez baita bizitzatik at geratzen. Eta ez gabiltza honekin justifikatzen, edozein gauza edozein modutan erabaki ahal dugunik. Hori beste izen bat du. Jesusen gonbidapenak, errealitatea begiratu eta ebanjelioaren kriterioak erabiltzera gonbidatzen gaitu. Zalantzan egonik: itxaropena, justizia, anai-ahizpartea…sortzen duten erabakiak beti ebanjeliorekin bat datoz. Horietatik urruntzen bagaituzte, baztertzekoak dira.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.