HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 11

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Egiaz diotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bataiatzailea baino handiagorik. Hala ere, zeruetako erreinuan txikiena, hura baino handiago da. Joan Bataiatzailea agertu zen egunetatik gaurdaino, zeruetako erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute. Profeta guztien eta Moisesen agintzarien garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da. Joan hau da etortzekoa zen Elias, nahi baduzue onartu. Belarririk duenak entzun beza».

Mateo 11, 11-15.

.

Jesusen gaurko aldarria bere bidean aurkitutako “argizaiolaren” alde egina dago. Jesusek onartzen du Joan Bataiatzailearen bidez garai berria sortzen dela. Jesusen eskutik gaur gonbite gisa hartu dezakegu, bizitzako bidean aurkitu ditugun erreinuarekiko lotura sendotu diguten pertsonen zerrenda egitea. Pertsona hauen aurrean txikitasuna igarri dugun heinean Erreinuaren proiektuaren handitasuna agerian geratu da. “Argizaiola” ugari izan ohi ditugu bizitzako bidean. Eskertu ditzagun itxaropena sendotzen digutenak. Eskertu ditzagun justiziaren alde lanean jarraitzera bultzatzen digutenak. Eskertu ditzagun ezinean ibili garenean eskua luzatu digutenak. Jesusen erara aldarrikatu ditzagun aldamenean ditugun pertsonen handitasuna.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Ederra Marisabel!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.