HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 10
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 28-30.
.

Jesusen hitzek, gaur ere, egunerokotasunarekin lotura estua dute. Zeintzuk dira gure gaurko nekeak? Zerekin lotzen gaituzte? Nork-zerk eragiten digu nekea? Nekea, gure egunetan, jarrera bilakatu da eremu askotan, eta gehienetan nekeak kexaren bitartez adierazten da. Baina benetako neke-kexak dira edo ume-nerabearenak baino ez? Arintzen diguna argitzerakoan jakingo dugu zein motatako nekeak diren gureak. Jaungoikoaren Erreinuaren uztarria hartzera gonbidatuak garenok, zerekin arintzen dugu gure nekea? Erreinuak dakarren anai-ahizpartearen arintasuna somatzeke dugu? Erreinuak dakarren inguruarekiko begirada berriztatuak arintasuna helarazten digu? Eulalia Meridakoak eta beste martiriek bizitza ematen aurkitu zuten leuntasuna, Jesus Jaunaren erara. Hala bedi gaurko egunez.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments