HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 8

Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan zion:

«Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak esan zion: «Ez beldur izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu, eta “Jesus” ipiniko diozu izena. Handia izango da; Goi- goikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emango dio; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez du azkenik izango». Mariak esan zion aingeruari: «Nola gerta daiteke hori, ez bainaiz inongo gizonekin bizi». Aingeruak erantzun zion: «Espiritu Santua jaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere itzalpean hartuko zaitu; horregatik, zugandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Hara, Elisabet zure ahaidea ere haurdun dago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinik». Mariak, orduan: «Hona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk diozun bezala». Eta aingeruak utzi egin zuen.

Lukas 1, 26-38.

.

Andre Mariaren jaiak, amaren bitartez Jesusenganaino iristeko bideak dira.

Eta semeak, amaren antza du, enkarnazioaren printzipioa zentzu serioan hartzen badugu behintzat. Amak, Jaungoikoarekiko zuen lotura, semearentzat eskola izan zen. Semeak, Jaungoikoa Aita zela erakutsi zion amari. Amak, Jaungoikoaren nahiari ez zion itsutasunean baietz esan – nahiz eta horrela sinestsiarazi diguten -. Amak galdetu egin zuen “Nola gerta daiteke hori”, semearengan Jaungoikoari galdetzeko ahalmena sorrarazi arte eta  muturreko galdera – “Non zaude” -galdetzeko atrebentzira arte. Amaren erantzuna konfiantzatik eginikoa izan zen. Semea konfiantza bizitzako arlo guztietara zabalduz bizi izan zen. Ama Isabelengana prestutasunez bidean jarri izanak, semea bidean bizi izatera eraman zuen. Amaren erantzunek, semearen bizitza laburbiltzen dute.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.