Gurutzean ikusten zaitut – Lk 23, 35-43

2025 Aza 24

Nik ere, Jauna,
gurutzean ikusten zaitut sarritan
eta antzeko gauzak esaten dizkizut.

Izan ere, ez naiz behar bezain argia izaten
zure gosea eta biluztasuna
neuk eragiten ditudala ulertzeko;
ez dut behar beste adore izaten
kartzelara eraman zaituen justizia egarria
nik ase dezakedala onartzeko;
ez naiz behar beste hurbiltzen,
gaixorik edo bakarrik ikusten zaitudanean,
niretzat duzun balioaz jabetzeko;
ez dut behar bezain garbi begiratzen
beste larru bat duzula,
beste jainko bati otoika,
beste hizkuntza batez mintzatzen ikusten zaitudanean,
zu gabe ezin salba naitekeela konturatzeko;

Eta orduan alboratu egiten zaitut:
“zure zoritxarra zeuk erakarri duzu”,
“badaude erakundeak horrelako kasuetan laguntzeko”,
“legez kanpokorik egin ez bazenu…”,
“gure gizartearen ongizatea zaindu behar dugu”
“besteren batek konpon dezala arazoa,
guk geureak konpontzen nahikoa lana daukagu eta”.

Eta zu isilik!
Ez didazu zaplazteko bat ematen!
Ez didazu nire errurik aurpegiratzen!

Eskerrik asko, Jauna, zure pazientziagatik,
beti ere beste aukera bat ematen diguzulako,
beti ere zerotik has gaitezkeela esaten diguzulako,
gure traizioak gora-behera
zuk beti besoak luzatzen dizkiguzulako.

Emadazu argia, Jauna,
gurutzean ikusten zaitudanean,
zu ezagutzeko,
eta emadazu adorea,
beldurra eta lotsa alde batera utzita,
zure erreinuan zurekin
egon nahi dudala erregutzeko.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.